Adonis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adonis
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
DomeinuaEdertasuna eta Desira
Familia
AitaCinyras (en) Itzuli, Theias (en) Itzuli eta Phoenix (en) Itzuli
AmaMyrrha (en) Itzuli eta Alphesiboea (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Afrodita eta Pertsefone
Seme-alabakBeroe (en) Itzuli eta Golgos (en) Itzuli
Anai-arrebakMyrrha (en) Itzuli, Braesia (en) Itzuli, Laogore (en) Itzuli eta Orsedice (en) Itzuli

Adonis[1] greziar mitologian (antzinako grezieraz: Ἄδωνις, ˈadɔːnis ahoskatua, Adōnis) kultu izaki konplexu bat izan zen. Fenizian du bere jatorria eta hortik Mediterraneo osora hedatu zen, nahiz eta beti ezaugarri semitikoak mantendu zituen. Paper ezberdinak izan zituen eta bere ezaugarri, esanahi eta helburuak oraindik eztabaidatuak dira greziar ikerlarien artean.

Adōnis Adonai hitz semitikoaren bariazio bat zen, Itun Zaharran Yahweh izendatzeko erabiltzen zen izenetako bat. Siriako Adonis oso harremandua dago Txipreko Gauas (edo Aos) pertsonaiarekin, Egiptoko Osiris, Tammuz semitikoarekin da eta etruskoen Atunisekin. Frigiaren artean Attis izena zuen. Jainko guzti hauek berriro jaiotzearekin eta landarediarekin zeuden harremanduak. Mitologia germaniarrean hedatu zela uste dute aditu batzuek eta Baldur izena hartu zuela. Bere kultua emakumeen artean ematen zen eta Safon garatu zen, Lesbosen, K.a. VII. mendearen inguruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]